Igari eta Bidankoze arteko errepidea 

 

Errepide horren xedea NA-2130 eta NA-2132 errepideak lotzea zen, Igari eta Bidankoze artean. Bertan jardun ziren lanean batez ere Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Granada eta Jaengoak ziren 2.354 gatibu. Lau urtean zehar, gatibu horiek errepidearen kaxa irekitzen aritu ziren, harik eta 1941eko maiatzean eta ekainean beste toki batzuetara lekutu zituzten arte. 

Erregimen frankistak erabili zituen errepresio eta umiliazio moduen artean dago presoak behartzea herri lanak egitera. Politika errepresiboetan aldaketa eman zenean hasi ziren modu hau erabiltzen. Bi ereduak baliatu zituzten, aldi berean aurkari politikoak eliminatuz eta haien eskulana ekonomikoki baliatuz, aurkarien otzantasun ideologikoa erdiesteko asmoz. Horrela, batetik, gatazkan galtzaile izanagatik zigor, ordain edo umiliazioa eragiten zuten eta, bestetik, izaera hezitzailea zuen, galtzaileek Espainia berrian izanen zuten tokia zein zen erakusten zuelako, hots, berreziketa ideologiko eta politikoa. Galtzaileen eskulana horrela ustiatzeak ondorioak izan zituen baita ahaideendako ere.

2004az geroztik, mendate gaineko monolitoak oroitarazten ditu preso hauek. Bertan, urtero, “Memoriaren Bideak” elkarteak omenaldia antolatzen du. 2018an Nafarroako Gobernuak nazioarteko auzolandegi bat antolatu zuen, zeinean berreraiki zuten presoak ostatatzeko baliatu ziren barrakoietako bat. Urte bereko irailean inauguratu zen