angle-left "Aniztasuna aberastasun" liburua

"Aniztasuna aberastasun" liburua

​​​​​​​

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, “Aniztasuna aberastasun” Eskola Lehiaketara aurkezten diren lanekin liburua editatu eta argitaratzen du. Liburuak lau atal izaten ditu, maila eta hizkuntzako bat.

Nafarroako ikastetxe guztiek edizio bakoitzeko ale bana jasotzen dute. Horretaz gain, Nafarroako liburutegi guztietan ere eskuragai daude liburuak eta Nafarroako Memoriaren Instituttuko liburutegian ere kontsultatu eta hartu ahalko da maileguan. PDF bertsioak interesa duen pertsona orok deskargatu ahalko ditu.

Zuzendaritza Nagusiak hezitzaile guztiei gonbita luzatzen die beraien lan tresna gisa erabil ditzaten aniztasuna eta gizarte plural batek duen balioa lantzeko orduan.