"Aniztasuna aberastasun" liburua

 

Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak gune honetan biltzen ditu “Aniztasuna aberastasun” Eskola Lehiaketara aurkezten diren lanak.

Zuzendaritza Nagusiak hezitzaile guztiei eta herritar orori gonbita luzatzen die beraien lan tresna gisa erabil ditzaten lanok aniztasuna eta gizarte plural batek duen balioa lantzeko orduan.

IX. EDIZIOA - 2026

IX. edizioak eskultura, marrazki, argazki-audio eta bideoen modalitateko lanak bildu ditu Zirriborroa gaiaren inguruan.

ZIRRIBORROA. 2030ak oihal zuri hori irudika dezake, nola aurre egin erabaki beharko genukeena. Horregatik, geure zirriborroa sortu beharko genuke, etorkizun hurbila nola proiektatu jakiteko eta egoera konplexuak aurreikusteko abiapuntu izango dena. Egoera konplexu horiek trazu delikatuekin eteteko gai izango gara. Sor dezagun 2030 bat sinbolizatzen duen zirriborro hori, non desberdinen arteko bizikidetzak errealitatea besarkatzen duen. Marraztu, idatzi, sinbolizatu, aniztasunari erreparatuz irudikatu... Nola imajinatzen duzu zure ingurua 2030ean? Nolakoa izango da? Nolakoa izatea gustatuko litzaizuke? Zer gustatuko litzaizuke ikustea, sentitzea, bizitzea? Zer ez zenuke ikusi, sentitu, bizi nahi? Zein izango da zure ekarpena zure ikasgela, auzoa, herria, hiria nahi duzun bezalakoa izan dadin? Nola jokatu behar dugu gaurtik aurrera etorkizun ez hain urrun hori pertsona guztientzako leku zoriontsua izan dadin? 

 

- Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek aurkeztutako ESKULTURAK. 
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek aurkeztutako MARRAZKIAK. 
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek aurkeztutako LANAK.
- DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek aurkeztutako BIDEOAK. 

 

VIII. EDIZIOA - 2025

VIII. edizioak eskultura, marrazki, argazki-audio eta bideoen modalitateko lanak bildu ditu Liburutegia gaiaren inguruan.

LIBURUTEGIA da. Herriko liburutegia, hiriko liburutegia, entitateetako liburutegia... Liburutegi guzti-guztiek kolore, lodiera, tamaina, adin, gai, hizkuntza ezberdineko liburuak gordetzen dituzte. Liburuek beste liburu batzuekin partekatzen dituzte apalategiak. Batzuetan elkarrengandik urrun egoten dira, beste batzuetan elkarren gainean, baina beti egoten dira kasualitatez egokitu zaien liburuarekin kontaktua mantentzeko prest (idazlearen abizenen arabera, gaien arabera, adinen arabera, hizkuntzaren arabera...). Badaude erortzen diren liburuak, kokatu eta hala ere, berriro erortzen direnak eta berriro kokatzeko gai direnak. Badaude mamirik gabeko liburuak itxurak erakarrita aukeratzen ditugunak. Badaude begiradagatik beragatik ihes egiten digutenak, tarte txiki bat eskainiko bagenie orri artean harrapatuko gintuztenak. Badira apalategiko izkina batean nahi gabeko bakardadean gelditzen diren adineko liburu jakintsuak. Badira abandonatutako liburuak, aldi baterako harrera-liburuak, adoptatzeko aukeran daudenak edota ohiko edo ustekabeko irakurle horren babesik gabe bakartuta gelditutakoak. Hitzekin komunikatzeko ezintasuna duten liburuak daude, irudi bidez irakurleari mezua ederki jakinarazten diotenak. Hitzen bidez, irudien bidez adierazi ezin daitekeena adierazi eta sentiarazten duten liburuak daude. Liburutegietan orri bat falta duten liburuak daude, baina, hala ere, estu lotzen gaituztenak, falta duten hori ahantzarazi eta dutena balioan jartzera eramanez. Liburutegia askotarikoa da, arnasten dugun gizartea bezala; liburu-pertsonez beteta dago, eta haiengandik eta haiekin batera, begiratze, hurbiltze, errespetatze, entzute, ulertze, onartze hutsarekin asko ikasiko genuke.

- Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek aurkeztutako ESKULTURAK. 
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek aurkeztutako MARRAZKIAK. 
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek aurkeztutako LANAK.
- DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek aurkeztutako BIDEOAK. 

- Aipamen berezia Haur eta gazteentzako zentroa (lehiaketatik kanpo aurkeztutako lana).

 

VII. EDIZIOA - 2024

Lazos goiburupeko VII. edizioak lanak jaso ditu marrazketa modalitatearen, argazki audioen eta bideoen bidez.

ISPILUAK da. Gure esentzia islatzen duten ispiluak, gure izatea balioesten duten ispiluak, nor garen eta nolakoak garen ikusarazten diguten ispiluak. Ispiluek gureaz bestelako pertsona, leku, hizkuntza, ideia, pentsamendu... guztiak isladatzera gonbidatzen gaituzte, espektroa aberastuz. Tamainan amaigabeak diren ispiluak, elkar ezagutu nahi duten ezberdintasun guztiei besoak irekitzen dizkietenak.

- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako MARRAZKIAK.
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako MARRAZKIAK.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako LANAK.
- DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.

 

VI. EDIZIOA- 2023

Lazos goiburupeko VI. edizioak lanak jaso ditu marrazketa modalitatearen, argazki audioen eta bideoen bidez.

- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako MARRAZKIAK.
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako MARRAZKIAK.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako LANAK.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako LANAK.
- DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
- DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.

 

 

V. EDIZIOA- 2022

-    DBH 1 eta DBH 2 mailetako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
-    DBH 1 eta DBH 2 mailetako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.
-    DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
-    DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.

 

IV. EDIZIOA - 2021

 

IV. edizioak bideo bidezko lanak ere jaso ditu, liburuak bildu ezin ditzakeenak. Ondorengo loturetan dituzue ikusgai lehiaketara aurkeztutako bideo guztiak: 

-    DBH 1 eta DBH 2 mailetako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
-    DBH 1 eta DBH 2 mailetako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.
-    DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek euskaraz aurkeztutako BIDEOAK.
-    DBH 3, DBH 4 eta Lanbide Heziketa mailetako ikasleek gaztelaniaz aurkeztutako BIDEOAK.

 

III. EDIZIOA - 2020

 

II. EDIZIOA - 2019

 

I. EDIZIOA - 2018

"ANIZTASUNA ABERASTASUN" LEHIAKETA

EDIZIO EZBERDINAK