6. Edizioa-2024

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Cuento Cadena Derechos Humanos/Ipuina Eskuz Esku Giza Eskubideak ekimenaren bosgarren edizioko liburua 2024ko abenduaren 9an aurkeztu zuen.  Urriaren 9tik azaroaren 16ra bitartean luzatutako prozesuak bi ipuin eder eman ditu. Nafarroako Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxetako 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute aurten.
Sandra Iraizoz eta Juan Frommknecht idazleak hasi zuten gaztelaniazko ipuina, "Latidos de guerra" izenburupean, eta Ana jaka  idazleak euskarazko ipuina, "Itxaropen izpiaren bila" izenburupean. Eskola-egun bakoitzean, ikastetxe batek eskuz esku ipuinari jarraipena eman zion, hilabete eta gehiagoko lana, ahalegina eta gogoeta Giza Eskubideen gaiaren inguruan. Ikasleen eta irakasleen parte-hartze zuzena eta aktiboa eragin nahi duen proiektua da hau. 

Bi ipuinak, “Latidos de guerra” eta “Itxaropen izpiaren bila”, deskargatzeko moduan daude:

 

             

Ipuinak idazten parte hartu duten ikastetxeak honako hauek dira: CPEIP San Bartolome (Ribaforada), Hegoalde ikastola IP (Pamplona/Iruñea),  kuku eskola (Legasa), Almandoz HLHIP (Almandoz),CPEIP Auzperri HLHI (Auzperri/ Espinal), CP Juan Bautista Irurzun  (Peralta/Azkoien), Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia/Villava), Erentzun Ikastola (Viana), Arraiozko eskola (Arraioz), San Miguel eskola (Doneztebe/ Santesteban), Ezkaba I.P (Antsoain/Ansoain), Zelandi Eskola (Altsasu/Alsasua), Colegio Sagrado Corazón  (Altsasu/Alsasua), CP San Miguel de Aoiz (Aoiz/Agoitz), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar), Arotzenea IP (Narbarte), Ibarberri Ikas Komunitatea (Lekunberri), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Lizarra Ikastola (Lizarra/Estella), Elizondoko ikastetxea (Elizondo), CP San Francisco (Pamplona/Iruñea), Colegio Dominicas Pamplona (Pamplona/Iruñea), CP Ximenez de Rada (Rada), CP San Miguel (Orcoyen/Orkoien), CP Camino de Santiago (Zizur), CPEIP Mendialdea I  (Berriozar), C.P de Beriáin (Beriáin), Colegio Regina Pacis (Burlada /Burlata), Colegio Vedruna (Pamplona/Iruñea), C.P. Virgen de Nievas  (Dicastillo), C.P Vázquez de Mella (Pamplona/Iruñea), Colegio Claret Larraona (Pamplona/Iruñea), Colegio Santa Luisa de Marillac (Barañain), C.P. "Ángel Martínez Baigorri"  (Lodosa), C.P Francisco Arbeloa (Azagra), Colegio Santa Catalina Labouré (Pamplona/Iruñea), CPEIP Sancho Ramírez (Arguedas), Colegio Santa Teresa (pamplona/Iruñea), Irurita Herri Eskola (Irurita), C.P Santos justos y Pastor (Fustiñana) eta  Argia ikastola (Tutera/Tudela).

Bi ipuinen aurkezpena Iruñeko San Frantzisko Liburutegian egin zen abenduaren 9an, eta bertan izan ziren Sandra Iraizoz, Juan Frommkecht  eta Ana Jaka. Aurkezpenean honako ikastetxe hauek parte hartu zuten:

Liburuaren aurkezpen ekitaldiaren bideo-laburpena: Colegio FEC Vedruna, Colegio Dominicas, Colegio Santa Luisa Marillac, CP San Miguel de Orcoyen, Colegio Santa Catalina de Labouré, Paz de Ziganda Ikastola, Hegoalde Ikastola Publikoa, Ezkaba I.P eta Larraintzarko Ikastetxea.

Aurten, nobedade gisa, Marisa Serrano, Inma Gurrea eta Izaskun Mujika narratzaileek taularatu zituzten bi ipuinak. Jarduera hau abenduaren 9tik 13ra bitarteko astean egin zen, Nafarroako sei liburutegietan: Milagrosa-Arrosadiako liburutegia, Ribaforadako liburutegia, Doneztebeko liburutegia, Azkoiengo liburutegia, Fustiñanako liburutegia eta San Frantziskoko liburutegia.