JOLAS PROIEKTUA: PERTSONAK GARA. GIZA ESKUBIDEEKIN EZ DA JOLASTEN

 

"Pertsonak gara" lelopean ikastetxeei proposatzen zaien proiektua da. Proiektuaren helburua da ikasleak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak jasotzen dituen hogeita hamar artikuluetara hurbiltzea, ikastetxean nahiz dagokion udalerrian eta online taldean gauzatuko diren jolasen eta erronken bidez. Hezkuntza-komunitatearen, tokiko erakundeen eta elkarteen arteko sarea sortu nahi da.


 

Tresna online joko bat da, irisgarria, eta ikasleekin batera giza eskubideen garrantziaz hausnartzea du helburu. Asmoa da ikastetxearen mugak gainditzea eta inplikatzea eta/edo elkarrekin lan egitea, baita herritar guztiekin, elkarteekin eta udalekin ere. Gizabanakoaren erantzukizunaz kontzientziatzea gizarte zuzenago baten alde. Jolasaren bidez, gure inguruneari eta inguratzen gaituen munduari begirada bat eman ahal izango diozue, jolasak berak planteatuko dizkizuen ikaskuntza-egoeren
bidez lan eginez.