Webinar Derechos de la Infancia - paz y convivencia
“HAURREN ESKUBIDEAK. BABESERAKO ESKUBIDEA INDARKERIAREN AURREAN” WEBINAR IRISGARRIA
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak "Haurren eskubideak. Babeserako eskubidea indarkeriaren aurrean" web mintegia antolatu zuen azaroaren 30erako. Saioa irizpide irisgarriekin egin zen, azpitituluekin eta zeinu hizkuntzarekin.
UNICEFekin elkarlanean antolatu zen jardunaldi hau Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan (CDN) aitortutako eskubide batean oinarrituko da. Konbentzio hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 1989ko azaroaren 20an, eta eskubide hori babestuta egoteko eskubidea da, baina gainerako eskubideetan eragina du.
Topaketaren helburua haur edo nerabe orok babestuta egoteko duen eskubidea gauzatzeko gure ingurunean dauden oztopo batzuei buruz gogoeta egitea izan zen. Horretarako, haurrak babesteko sistemak aurrean dituen erronka garrantzitsuen aurkezpen laburrak egin ziren.
Parte-hartzaileak: Maider Gabilondo, UNICEFeko Nafarroako Batzordeko koordinatzailea; Jon Echeverría, DIRDIRA taldeko kidea; Mari José Cortes Itarte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko Zuzendaria; Ignacio Guadix, UNICEFeko Hezkuntzako arduraduna (Espainiako Batzordea) eta Begoña Arellano, UNICEF El Salvadorreko ordezkaria eta babeserako ofiziala.
Proposamena Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.
(2021eko azaroa) Harrapatuta. Haurtzaro esplotatuak
(2021eko azaroa-abendua)"Solo un metro de distancia" antzezlana
(2021eko azaroa)“Preso dauden pertsonak. Beren eskubideak?”
webinar (2021eko urria)"Osasun Mentala eta Giza Eskubideak"
webinar (2021eko iraila) "Harrera-familia"
webinar (2021eko ekaina) "Bizikidetza gorrotorik gabe idazten da"
webinar (2021eko maiatza)"Duintasunez hiltzeko eskubidea" webinar
(2021eko martxoa)GGEEen Aldarrikapen Unibertsal Irisgarria
(2021eko otsaila) Giza Eskubideen defentsan
(2020ko otsaila)