“Vivir defendiendo derechos. Eskubideak defendatzen bizitzea” erakusketa:

Brigadas Internacionales de Paz eta Mundubat elkarteen “Vivir defendiendo derechos. Eskubideak defendatzen bizitzea” erakusketa ikusgai egon da Burlatako Kultur Etxean. Erakusketak ondo merezitako aitortza egiten die indarkeria eta arrisku egoerei aurre eginez, egunerokoan eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen alde lanean ari diren pertsona, erakunde eta komunitateei. Erakusketak 5 herrialdetako 20 defendatzaileren esperientziak biltzen ditu: Mexiko Honduras, Guatemala, Kolonbia eta Palestina.
- Erakusketaren katalogoa.
- Erakusketaren irekiera-bideoa. Parte hartzaileak: Fernando Vaquerizo (Mundubat) eta Alexandra Bermúdez (Giza Eskubideen defendatzailea).

 

“Ni, aktibista” solasaldia:

Zenbait pertsona aktibista Baluarten elkartu dira giza eskubideen defentsan inguruko beren bizi-testigantza kontatzeko. “Ni, aktibista” solasean ahots izan dira: Fátima Djarra Sani (Flor de África), Itxaso Antoñana Azcárate (ANAS), Jared Andino Avila (CEAR) eta Jossue Pineda Palada (CEAR). Solasaldiari sarrera Fernando Armendarizek (Nazioarteko Babesa Nafarroa) egin dio. Mahai-ingurua Nafarroako GGKEen Koordinakundeko kide den Marian Pacualek gidatu du.

- Topaketaren laburpen-bideoa.

 

“Giza Eskubideen aldeko artibismoa” tailerra:

Noaingo Zentzumenen Parkean kokatua dagoen Lorenea Zentroan giza eskubideen aldeko artibismo tailer bat antolatu da Irantzu Lekue artista eta aktibistak zuzendua. Irantzuk arte garaikidea lantzen du bereziki, arte soziala, arte kontzeptuala, artibismoa eta arte irisgarria instalazio artistikoen, bideoarteen, pinturaren eta eskulturaren bidez. Gizartearekiko kontzientzia nabaria da bere lanetan. Teknika ezberdinen bidez, emakumearen izatea, bidegabekeria sozialak, klima aldaketa, bizitza eta heriotza eta izatea bera landu ditu. Tailerrera hurbildu diren pertsonek artearen bidez giza eskubideen urraketak salatzeko burutu diren proiektuak ezagutzeko aukera izan dute. Tailerrak, helduei nahiz haurrei zuzenduak, alderdi praktiko bat ere izan du. Lanketa praktiko hori izan da gero ikastetxe, elkarte eta herritar orok parte hartu ahalko duen proiektuaren hasiera. Proiektuaren asmoa Noaingo Zentzumenen Parkean klima aldaketaren kontrako instalazio erraldoi bat ezartzea da (proiektua atzeratu egin da COVID-19ak eragindako Estatu Alarma dela eta).

- Tailerraren laburpen-bideoa.

 

JARDUERAK

2020ko otsaila:

 

"Pertsonak" programara itzuli