Atrapados. Infancias explotadas - paz y convivencia
LUCAS VALLECILLOS-en “HARRAPATUTA. HAURTZARO ESPLOTATUAK” ARGAZKI ERAKUSKETA
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen duen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren baitan, 2021eko azaroaren 17tik abenduaren 17ra arte ikusgai egon zen Baluarten Lucas Vallecillosen “Harrapatuta. Haurtzaro esplotatuak” argazki erakusketa.
Erakusketa hiritar ororentzat ikusgai egoteaz gain, Lucas Vallecillosek bisita gidatuak eskaini zizkien Bigarren Hezkuntzako ikasleei.
Abenduaren 13an Lucas Vallecillos beraren "Lañotasuna" ikus-entzunezkoa eskaini zen eta ondoren solaserako tartea izan zen egilearekin berarekin.
51 argazki biltzen dituen lana mundu-mailako argazki-saiakera bat da, pertsona helduek adingabeak harrapatu eta esplotatzeko sortzen dituzten esparru soziokulturalei buruz ikertu, salatu eta gogoeta egitera gonbidatzen duena, haien oinarrizko eskubideak zigorrik gabe urratuz eta engranaje ekonomiko, formal edo informalaren parte izatea normalizatuz. Egileak hainbat testuinguru jorratzen ditu Bolivian, Thailandian, Senegalen, Kolonbian, Libanon eta Japonian, non adingabeak sistematikoki esplotatzen diren, helduek beren burua irabazteko sortutako esparru soziokulturalen arabera.
(2021eko azaroa) Harrapatuta. Haurtzaro esplotatuak
(2021eko azaroa-abendua)"Solo un metro de distancia" antzezlana
(2021eko azaroa)“Preso dauden pertsonak. Beren eskubideak?”
webinar (2021eko urria)"Osasun Mentala eta Giza Eskubideak"
webinar (2021eko iraila) "Harrera-familia"
webinar (2021eko ekaina) "Bizikidetza gorrotorik gabe idazten da"
webinar (2021eko maiatza)"Duintasunez hiltzeko eskubidea" webinar
(2021eko martxoa)GGEEen Aldarrikapen Unibertsal Irisgarria
(2021eko otsaila) Giza Eskubideen defentsan
(2020ko otsaila)