Webinar Salud mental - paz y convivencia
"OSASUN MENTALA ETA GIZA ESKUBIDEAK" WEBINAR
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak "Osasun Mentala eta Giza Eskubideak" web mintegia antolatu zuen irailaren 28rako. Saioa irizpide irisgarriekin egin zen, azpitituluekin eta zeinu hizkuntzarekin.
Osasun mentaleko diagnostiko bat duten pertsonak izan zituen ardatz saioak, begirada pertsonengan jarri nahi izan zen, eta ez gaixotasunean. Ikusgarritasuna ematea izan zen helburua eta lehen lerrotik hitz egitea, erakundeetatik eta elkarteetatik, egiten ari diren lanaz eta gizarte inklusiboago bat lortzeko bidean egiteke dagoenaz pertsona guztien eskubide guztiak errespeta daitezen.
Saioan parte zutenak: Nafarroako Gobernuko Osasun Mentaleko gerente den Iñaki Arrizabalaga, Nafarroako Gobernuko Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziako Zuzendari Kudeatzailea den Inés Francés, ANASAPS elkarteko koordinatzailea den Aitziber Yárnoz, Mejorana Elkarteko kide den Sandro Iaboni eta “Acompáñame” proiektua bultzatzen duen Ainhoa Arburua Mejorando Cada Día fundazioaren, Perro Verderen, Mejorana Elkartearen eta Fundación Iddeasen izenean.
Proposamena Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.
(2021eko azaroa) Harrapatuta. Haurtzaro esplotatuak
(2021eko azaroa-abendua)"Solo un metro de distancia" antzezlana
(2021eko azaroa)“Preso dauden pertsonak. Beren eskubideak?”
webinar (2021eko urria)"Osasun Mentala eta Giza Eskubideak"
webinar (2021eko iraila) "Harrera-familia"
webinar (2021eko ekaina) "Bizikidetza gorrotorik gabe idazten da"
webinar (2021eko maiatza)"Duintasunez hiltzeko eskubidea" webinar
(2021eko martxoa)GGEEen Aldarrikapen Unibertsal Irisgarria
(2021eko otsaila) Giza Eskubideen defentsan
(2020ko otsaila)