Cuento cadena DDHH 2025 - paz y convivencia
Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak
7. Edizioa-2025
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak zazpigarren urtez jarraian jarri zuen abian "Cuento cadena Derechos Humanos/Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak" ekimena. Zazpigarren edizio hau, lehen seiak bezala, hilabete oso batez garatu zen eta Nafarroako Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten. Giza Eskubideekiko errespetua eta edozein urraketa salatzea dira Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen "Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Eskolak" programaren ardatzetako bat. Horregatik, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren (abenduaren 10a) testuinguruan, Zuzendaritza Nagusiaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak parte-hartzaile guztien artean bi ipuin (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) katean sortzea proposatu zien ikastetxeei, Giza Eskubideak gaitzat hartuta. Ariketa horren bidez, ikasleek beren errealitatera eraman zituzten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean aitortutako eskubideak. Ikasleek, beti jarduerarekin zerikusia duten irakasleek gidatuta eta lagunduta, alderdi garrantzitsuak erakutsi zituzten beren lanean, hala nola hurkoaren duintasuna, eta, are gehiago, errespetu hori zaintzeko bitarteko eta mekanismoei balioa emango diete modu naturalean.
Urriaren 7an hasitako proiektuan 36 ikastetxetako 1.170 ikaslek hartu zuten parte, eta hiru ikastetxek bi hizkuntzetan. Ekimena azaroaren 17ra arte luzatu zen. Katrin Pereda idazleak eta Angel Erro idazleak hasi zuten ipuina gaztelaniaz eta euskaraz.
Eskola-egun bakoitzean, ikastetxe bat arduratu zen ipuinari paragrafo bat edo bi gehitzeaz. Hilabete oso bateko lana, dedikazioa eta gogoeta Giza Eskubideen gaiaren inguruan. Horren emaitza bi ipuin izan ziren, ikasleen eta irakasleen parte-hartze zuzena eta aktiboa bilatuz.
Bi ipuinak, “La banda del mejor mundo posible” y “Galaxien Arteko Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala", deskargatzeko moduan daude:
Proiektuan parte hartzen duten ikastetxeak honako hauek dira: Erentzun ikastola (Viana), CPEIP San Bartolomé (Ribaforada), Hegoalde Ikastola (Pamplona / Iruña), CP Juan Bautista Irurzun (Peralta / Azkoien), CP San Miguel (Aoiz / Agoitz), Legasako Eskola (Legasa), Paz de Ziganda Ikastola (Villaba / Atarrabia), Larraintzar Ikastetxea (Larraintzar), San Miguel IP (Doneztebe / Santesteban), CEIP Auzperri (Aurizberri / Espinal), Lizarra Ikastola (Estella / Lizarra), Arrano Beltza IP (Iturmendi), Bernart Etxepare IP (Pamplona / Iruña), Arizkungo IP (Arizkun), Erreniega IP (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Arotzenea IP (Narbarte), Iruritako Herri Eskola (Irurita), CPEIP San Miguel (Noain), Colegio Santa Catalina Labouré (Pamplona / Iruña), Colegio Santa Luisa de Marillac (Barañain), Colegio Dominicas (Pamplona / Iruña), CEIP Colegio Vázquez de Mella-Bayonne (Pamplona / Iruña), Colegio Regina Pacis (Burlada / Burlata) , CPEIP Ximénez de Rada HLHIP (Rada), C.P.E.I.P La Balsa (Arróniz), CPEIP San Jorge (Pamplona / Iruña), Centro Integrado Escuela de Educadoras y Educadores (Pamplona / Iruña), Colegio FEC Vedruna (Pamplona / Iruña) , CP Elizondo IP (Elizondo), CP San Miguel (Orkoien), CP Alfonso X El Sabio (San Adrián), Atakondoa Eskola Publikoa (Irurtzun), CP Justo Pastor y Santos (Fustiñana), CPEIP Virgen de Nievas (Dicastillo), CPEIP Doña Teresa Bertrán de Lis (Cadreita).
Joan den abenduaren 11n Iruñeko San Frantzisko Liburutegian aurkeztu zituzten ipuinak, beheko bideoan ikus daitekeenez. Gainera, aurreko edizioan bezala, abenduaren 9an eta 12an Nafarroako lau herritan taularatu ziren bi ipuinak. Saio horietan ahozko narrazio-saioak eta Giza Eskubideei buruzko hausnarketa egin ziren.



