MEMORIA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN X. JARDUNALDIAK "BEGIRADA BAT ARTEEN BIDEZ"

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen X. Jardunaldiak antolatu ditu, "Begirada bat arteen bidez" jardunaldiak martxoaren 3tik 31ra bitartean egingo dira artearen bidez pertsonekiko sentsibilizazioa eta errespetua sustatzeko.

Edizio honetan programatutako jardueren artean, honako hauek daude: "Memoria duten irudiak" ikus-entzunezko VIII. Topaketa, Sofia Morok gaur egun heriotza-zigorra aplikatzen jarraitzen den 5 herrialderi buruz egindako argazki-erakusketa, "Freedom First de Albert Marques y Keith LaMar" kontzertua, "Violencia" antzezlana, Fran Kranz-en testutik sortu eta Diego Garrido Sanzek moldatu eta zuzentzen duen lana, Musas eta Fusasen Giza Eskubideen aldeko ipuin-kantua eta Nafarroako Museoan egingo den topaketa gertagaitza.

Jardunaldien helburu nagusia da gizarte plural eta demokratiko kohesionatuago bat lortzen laguntzea, indarkeriarik gabea, bere arazoei eta desadostasunei elkarrizketatik, errespetutik eta konponbideen bilaketa partekatutik helduko diena. Bakearen kultura sustatzea, bizikidetza bateratzeko prozesuak bultzatzea eta pertsona guztien giza eskubideak errespetatzearen aldeko apustua egitea ditu helburu. Zuzendaritza Nagusiaren urteko proiektuen programazioan jardunaldiok garrantzi berezia dute, pertsona guztien duintasunaren errespetuan hausnarketa eta sentsibilizazio-lana sustatzen baita, horretarako artea tresna nagusi gisa erabiliz. Proposamenak publiko orori zuzenduta daude.

 

2026ko martxoaren 3tik 31ra: