Cuento Cadena DDHH 2023 - paz y convivencia
Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak 2023

6. Edizioa - 2023
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak, 2023ko abenduaren 13an, "Cuento cadena Derechos Humanos/Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak" ekimenaren bosgarren edizioko katean idatzitako bi ipuinen liburua aurkeztu zuen. Prozesua 2023ko urriaren 16tik azaroaren 17ra bitartean garatu zen, Nafarroako Lehen Hezkuntzako 39 ikastetxetako 1.747ikasle baino gehiagoren parte-hartzearekin.
Marisol Artica Zurano idazleak hasi zuen ipuina gaztelaniaz, "Garazi, Camilo y la purpurina verde" izenburuarekin, eta Peio Lopez-Iturri idazleak hasi zuen ipuina euskaraz, "Euri eta zapi magikoa" izenburuarekin. Eskola-egun bakoitzean, ikastetxe batek kate-ipuinari jarraipena eman zion, ipuinean paragrafo bat gaztelaniaz idatzita, eta beste ikastetxe batek euskarazko ipuinean. Hilabete pasatxoko lana, dedikazioa eta hausnarketa Giza Eskubideen gaiaren inguruan, ikasleen eta irakasleen parte-hartze zuzena eta aktiboa bilatzen duena.
Bi ipuinen aurkezpena 2023ko abenduaren 13an egin zen Iruñeko San Frantzisko Liburutegian eta bertan izan ziren Marisol Artica (bideo-dei bidez) eta Peio Lopez-Iturri. Bertan honako ikastetxe hauek hartu zuten parte: Colegio FEC Vedruna, Colegio Dominicas, Colegio Santa Luisa Marillac, Paz de Ziganda Ikastola, Erreniega IP eta Larraintzarko ikastetxea.
Bi ipuinak, "Garazi, Camilo eta purpurina berdea" eta "Euri eta zapi magikoa", deskarga daitezke:
Ipuinak idazten parte hartu duten ikastetxeak honako hauek dira: CP Juan Bautista Irurzun IP (Peralta), CP Puente la Reina / Gares IP (Puente la Reina / Gares), Auzperriko Eskola (Espinal / Aurizperri), Paz de Ziganda Ikastola (Villaba / Atarrabia), CPEIP San Bartolomé HLHIP (Rbaforada), San Miguel Herri Eskola (Uharte Arakil), Lizarra Ikastola (Estella / Lizarra), Ibarberri IP (Lekunberri), Argia Ikastola (Fontellas), San Miguel IP (Santesteban / Doneztebe), Erentzun Ikastola (Viana), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Arotzenea IP (Narbarte), Hegoalde Ikastola IP (Iruñea), Nazabal Eskola (Areso), CP San Miguel IP (Noain), CPEIP Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP (Zugarramurdi), Sanduzelai IP (Iruñea), Erreniega IP (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), Kuku Eskola (Legasa), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar), CEIP San Benito (Miranda de Arga), CP Sauces-Sahats (Barañain), CEIP Urraca Reina (Artajona), Colegio Santa Teresa (Pamplona / Iruñea), FEC Vedruna (Pamplona / Iruñea), Colegio Santa Catalina Labouré (Pamplona / Iruñea), CPEIP Alfonso X El Sabio (San Adrián), Colegio Dominicas (Pamplona / Iruñea), CPEIP Pitillas (Pitillas), Colegio Regina Pacis (Burlada / Burlata), CPEIP Camino de Santiago (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), CPEIP Virgen Nievas (Dicastillo), CPEIP Ximénez de Rada (Rada), Colegio Santa Luisa de Marillac (Barañain), CPEIP Teresa Bertrán de Lis (Cadreita), CP Zelandi IP (Alsasua / Altsasu).



